"Poesia uneak" 2013 Mikelazulo kultur elkartea

Literaturari loturiko hitzordu batzuk antolatu ditugu  maiatza eta ekainean. Parte hartzaileen artean egongo dira, besteak beste, Miren Agur Meabe, Castillo Suarez, Hedoi Etxarte eta Ataramiñe elkarteko kideak.
Tradizio handia izan dute Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartearen ibilbidean poesiak eta literaturak. Aurtengo udaberrian lau ekitaldirekin osatu dute eskaintza, batez ere poesia oinarri:
- Maiatzaren 18an 19:30ean: 'Emakumeen begiradak plazara' errezitaldia. Parte hartzaileak: Miren Agur Meabe, Castillo Suarez, Arantxa Santesteban eta Arantxa Vicedo .
- Maiatzaren 26an 19:00etan: 'Edipotoa' emanaldia eta Mmà taldearen kontzertua. Edipotoa Nagore Legarretak ateratako argazki liburua da, hainbat idazleren poemekin osatua. Edipotoa emanaldian Legarretaren argazkien proiekzioa Gorka Setien eta Haizea Arregi idazleen testuekin uztartzen dute, Mariano Hurtadoren kontrabaxuaren musikarekin. Mmà taldea berriz, Hurtadok berak eta Okene Abregok osatzen dute.
- Ekainaren 6an, 19:30ean: Ataramiñe elkarteko kideen errezitaldia. Ataramiñe oinarri hartuta, gartzela eta sorkuntzaz arituko dira parte hartzaileak. Espetxeko bizipen propioak Ataramiñen argitaratutako olerkiekin deskribatuko dituzte.
- Ekainaren 7an, 20:30ean: Hedoi Etxarte eta Oier Guillanen errezitaldia. Susa argitaletxearekin argitaratu dituzten Sinplistak eta Elkartasun basatia liburuetako poemak errezitatuko dituzte.

poesia uneak.jpg