9. POESIAREN ASTEA

IRAKURLE BAT BADA
Mikelazulo kultur elkartea (Errenteria/Orereta)

Maiatzak 12, asteartea (20:00)

Hitzak musikan poesia eta musika emanaldia. Itxaro Borda, Kattalin Totorika eta Pantxix Bidart.

Maiatzak 13, asteazkena

Irakurle bat bada ekimena: arratsaldean zehar Mikelazuloko espazioa poesiaz beteko da, astean zehar irakurriko diren poemak opari.

Maiatzak 14, osteguna (20:00)

Palestina: maitasuna eta bakearen lurraldea. Mahmud Darwishen poemen irakurketa.

Maiatzak 15 ostirala (20:00)

Jon Miner eta Intxixu Lotien Bandaren kontzertua.

Maiatzak 16 larunbata (19:00)

BATBADA proiektuaren aurkezpena, hiru libururen argitaratzearekin:

Asier Sarasolaren Poems everybody, poems!
Ion Olanoren Ebaki
Oscar Mansoren Breve historia de los conquistadores

Maiatzak 17 igandea (19:00)

Suzko lilia: olerkia, musika, estereofonia. Hedoi Etxarte eta Andoni Arcillaren eskutik.

Eta maiatzaren 23an (10:00-14:00)

Literatura eskola: 36ko gerra euskal literaturan, Edorta Jimenezen eskutik.

Informazio gehiago:

Mikelazulo k.e.
mikelazulo@hotmail.com
943 517002/679977276


BATBADA PROIEKTUARI BURUZ:

Literatura maite dugu, eta literaturarekin batera liburuak, liburuei buruzko guztiak, irakurtzea bera. Oinarrizko grina horri erantzunez sortu zen Mikelazulon, orain hilabete batzuk, BATBADA proiektua.

Proiektu honen helburua funtsean honakoa da: sortzaile berrien lanei bidea egiten hasteko aukera ematea, eta beste euskarrietan argitaratzen zailak diren lanak irakurlearen esku uztea. Proiektuak ezaugarri hauek ditu:

- Tankera anitzeko testuak eman nahi dira ezagutzera (poesia, teatroa, saiakera laburrak...), BATBADA irakurle-lantegian osatu ondoren.
- Testuen ale bakarra argitaratuko da, beste hainbat alorretako sortzaileek (eskultura, pintura, soinua, argazkia…) artista-liburu moduan atondua.
- Liburuak Mikelazulon egongo dira denon eskura urte osoan zehar, eta baita sarean ere copyleft lizentzia baten barruan.
- Garrantzia berezia emango zaio ale bakoitzaren aurkezpen ekitaldiari.

9. Poesiaren Astearen testuinguruan aurkeztuko du Mikelazulok ekimena. Honako liburu hauek ikusiko dute argia:

- Asier Sarasolaren Poems everybody, poems!. Poemei buruzko saiakera poetikoa. Idoia Beratarbide pintore eta ilustratzaileak egindako alea. Aurkezpenaren egunean Audio-CD bat egongo da eskuragarri liburuaren pasarteekin.

- Ion Olanoren Ebaki. Poesia liburua. Hainbat lagunen collageekin egindako alea. Hainbat musikorekin elkarlanean aurkeztuko du.

- Oscar Mansoren Breve historia de los conquistadores. Poesia liburua. Aitor Ruiz de Eginok eskultoreak egindako alea. Zuzeneko aurkezpena idazleak berak sortutako musikarekin egingo da.